Jendetza batu zen, atzo, Frankismoko biktimak omentzera

Anboto 2016ko urr. 24a, 14:19

Frankismoan hildako zaldibartarrei omenaldia egin zieten atzo, lehenengoz. Frontean, erbestean zein bonbardaketetan hildakoak eta desgertutakoak hartu zituzten gogoan udaletxeko plazan egin zuten ekitaldian.

Bihar beteko dira 80 urte 36ko altxamendu faxistaren Zaldibartarko lehenengo biktima hil zela, eta horregaitik erabaki zuten omenaldia urriaren 23an egitea. Eibarko Amuategi bataloiko kide izan zen Primo Bastida Garitagoitia milizianoa izan zen Zaldibarko lehenengo hildakoa; Irunen faxismoaren kontra borrokan jasandako zaurien ondorioz hil zen, 26 urte zituela.

Bastida bezala frentean, fusilatuta, bonbardaketetan, edo erbestean hildakoak eta desagertuak hartu zituzten, atzo, gogoan. Zaldibarko andra, gizon eta ume guzti horien izenak jasotzen dituen oroitarria ipini zuten, udaletxe plazako ikurriñarren azpian.

Delfín Zubizarreta zaldibartarrak www.mendiurdina.blogspot.com.es webgunean ipini ditu ikusgai atzoko ekitaldiko argazkiak ikusgai, eta berak lagatakoak dira argazki galeria honetan ikusgai daudenak ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!