Aterpe berria Jose Antonio Agirre parkean

Anboto 2016ko urr. 5a, 09:20

Jose Antonio Agirre parkean estalki bat ipintzeko lanak egingo ditu Zaldibarko Udalak. Arantza Baigorri alkateak jakinarazi duenez, Bermeosolo enpresari esleitu diote obra, eta lanekin urriko lehenengo astean hasi, eta hilabete eta erdiren buruan amaituta egotea aurreikusten dute. Proiektuaren aurrekontu osoa 54.856 eurokoa da, eta Jaurlaritzaren 21.885 euroko diru-laguntza jasoko du udalak.

Luzeran hamar metro eta zabaleran sei izango ditu Jose Antonio Agirre parkeko estalkiak. Egurrezko egitura izango du, eta kristalezkoa sabaia  —enpresa esleipendunak Eibarren ipini izan dituenen modukoa izango da Zaldibarkoa, baina txikiagokoa.

Neguan edo euria egiten duenean, ume eta helduei kalean aterpean egoteko aukera eskaintzeko helburuz Zaldibarren atonduko duten lehenengo gunea izango da Jose Antonio Agirre parkeko hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!