Auto bat A8tik nazionalera jausi da Zaldibar eta Berriz artean

Anboto 2016ko ira. 17a, 12:00
Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Gaur goizeko 10:30ean A8tik zihoan auto bat N-634 errepidera jausi da. Barruan zihoan laguna ospitalera eroan dute, eta istripuaren tamaina izanik ere, hasiera batean ez du ezer larririk, Ertzaintzak azaldu duenez.

Autoa errepidetik kentzen dabiltza suhiltzaileak oraindik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!