Antonio Valencia donostiarra izan da aurten, Zaldibarko argazki rallyaren irabazlea, eta Donostiara joan da lehiaketako bigarren saria ere: Jose Angel Amuchastegiri eman diote. Mikel Zengotita azkoitiarrak jaso du hirugarren saria, eta haren seme Eneko Zengotitak, gazteena. Azkenik, herriko saria Antonio Villanueva argazkilariari eman diote.
Hamasei argazkilarik hartu zuten parte aurtengo lehiaketan —azken urteetan baino gutxiagok. Aldiz, aurketuriko lanen maila altua izan dela nabarmendu dute antolatzaileek.