Goierriko Santa Marina jaiak hasiko dira gaur

Anboto 2016ko uzt. 15a, 12:40
Ehunka herritar elkartuko dira, bihar, jaietako herri bazkarian. Argazkia: D.Zubizarreta

Uztailaren 15etik 18ra arte ospatuko dituzte Santa Marina jaiak Goierri auzoan. Gaur, 20:00etan jaiak iragartzeko txapligua jaurti eta Donien Atxa ipini ostean sardina janean elkartuko dira. Nafarroa Kantu taldearen eskutik kantu jaialdia egingo dute, 22:00etan, eta bolo jokoa, 23:00etan.

Zapatuko egun osoko plana izaten da herritar gehien hartzen dituen Goierriko jaietako ekintza. Bakailao eta paella txapelketak egingo dituzte aurten ere, eta herri bazkarian elkartuko dira 500dik gora lagun. Bazkalostean, 16:30ean, mus eta briska txapelketak jokatuko dituzte; eta umeentzat Mr Pichichi antzezlanaren emanaldia eta txokolatada egingo dituzte, 17:00etatik aurrera. Gauean, Erromeria.com taldeagaz dantzan ibiliko dira, eta bolo txapelketa burutuko dute 23:00etan hasita.

Domekan, 12:00etako meza ostean, ohiturazko omenaldia egingo diete auzoko nagusiei, 13:00etan. Arratsaldean, umeentzako bolo jokoa (17:00etan) eta asto probak (18:00etan) egingo dituzte.

Uztailaren 18a da Santa Marina eguna, eta egun horretarako prestaturiko egitarauagaz emango dituzte Goierriko jaiak amaitutzat. 12:00etan meza egongo da, 13:00etan salda banatuko dute, 17:00etan bolo jokoa eta umeentzako jolasak egingo dituzte, eta marmitako janean elkartuko dira 20:00etan. Jaietako argazkien proiekzioa egingo dute 21:30ean, eta azken traka botako dute 22:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!