Zaldibarko Jaiak 2016

Castet elkartearen txupinazoagaz hasi dituzte Zaldibarko jaiak

Anboto 2016ko uzt. 7a, 20:43

Ipini dute Donien Atxa, eta giro ederrean hasi dira jaiak Zaldibarren. Castet elkartekoek bota duten txupinak iragarri du jaien hasiera, eta herri batukaden doinuek hartu dituzte kaleak, ondoren.

Egitarau zabala izango dute datozen egunetan, Zaldibarko jaiak gozatzera hurreratzen direnek. Esaterako, gaur, herri afaria egingo dute txosnagunean, eta Nevadah, Zain eta The Crazy Wheels taldeen kontzertuak izango dira, 23:00etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!