Zaldibarko Jaiak 2016

Artisau gazteen azoka antolatu dute Zaldibarko jaietarako

Anboto 2016ko uzt. 7a, 19:15

Martxan dira dagoeneko Zaldibarko jaiak. Uztailaren 10era bitartean gustu guztietarako ekintzak antolatuko dituzte. Castet elkartea izan da aurten jaien hasierako protagonista, txupinazoa jaurtita.

Aurtengo jaietako nobedadeetako bat txosnagunearen kokapena da. Jose Antonio Agirre parkearen eta ospitalearen artean atondu dituzte txosnak. Gainera, txosnagunea urte bakoitzean herriko leku batean egokitzea izango dela asmoa aurreratu du udalak.

Bihar, Arkada Social eta Joxe Replayren kontzertuagaz girotuko dute gaua. Biharko, berriz, gazteen bazkariaren ostean, gazteen lehenengo artisau azoka antolatuko dute txosnagunean. Orain arte elkarteen olinpiadekin girotu dute bazkalostea, baina horren ordez azoka egingo dute aurten. Dozena bat postu jarriko dituzte, eta gehienak Zaldibarkoak eta Durangaldekoak izango dir

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!