Zaldibarko Jaiak 2016

Herritarrekin osatutako batukadak girotuko du arratsaldea

Anboto 2016ko uzt. 7a, 09:20
Iazko herri batukadako irudia.

Kaleetako jai giroa sortzeko kanpoko elektrotxaranga zein taldeetara jo beharrean ibiltzen zirela-eta, iaz herri batukada antolatu zuten, lehenengoz, kale animazioa zaldibartarren artean sortzeko. Nork bere danbor, yembe edo perkusio-instrumentuak hartu, eta 20 bat lagun ibili ziren kalean giroa sortzen. Antolatzaileek balorazio positiboa egin zuten, eta aurten ekimena errepikatzea erabaki dute.

Danbor askoren danbatekoak erritmo berean eramateak entsegu asko eskatzen ditu. Iaz hiru-lau oinarrizko danbor erritmogaz bideoak osatu, eta herritarren artean banatu zituzten. Ondoren, deialdi bi egin zituzten entsegu orokorrak egiteko. Aurten eredu berdina erabiliko dute. Pasadan eguenean batu ziren, lehenengoz, eta gaurko herri batukadaren aurretik beste behin ere batu dira. Iazko lehenengo aldiko jende kopurua handitzea dute helburu.

Kontzertuak gauean
Gaur, uztailaren 7an, bestelako musika doinuak ere izango dira. Herri afariaren ostean, rock musika nagusituko da txosnagunean Nevadah, Zain eta The Crazy Wheels taldeen eskutik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!