Tonbolarako aproposak izan daitezkeen eta egoera onean dauden askotariko objektuak emanez, antolatzaileek ekimen solidarioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak: liburuak, jolasak, arropak, CDak, etab. hartuko dituzte. Zaldibarko Sorgin tabernan dabiltza tonbolarako materiala biltzen. Ekimenaren inguruko informazio gehiago gura duenak 626 832 661 zenbakira deitu edo lekerikas@hotmail.es helbidera idatz dezake.