Auto klasikoen erakusketa egingo dute domekan

Anboto 2016ko ekainaren 10a

Duela mende erdi baino gehiago fabrikatutako autoen erakusleku bihurtuko dute, ekainaren 12an, domekan, Zaldibarko Euskal Herria kalea. Gipuzkoatik eta Frantziatik beraien auto klasikoak ekarriko dituzten gidarien 20 auto eta 6 motor ipiniko dituzte, domekan, 10:00etatik 18:00ak arte, Zaldibarko kale nagusian jendaurrean ikusgai.

Zaldibarko kaleetan zehar ibilbidea egingo dute erakusketara ekarritako autoek, 12:00etatik aurrera, eta ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira gidari eta antolatzaileak. 18:00 ingurura arte Euskal Herria kalean izango dira auto klasikoak erakusketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!