A-8an, Zaldibar parean, auto bat irauli da eta autopilaketak eragin ditu

Anboto 2016ko mai. 20a, 15:12

Zauritu bi ospitalera eraman dituzte. Dagoeneko erretiratu dute autoa eta autopilaketak amaitu dira.

13:00 inguruan gertatu da istripua. A-8 autobidean (77 km) auto bat irauli da Kantabriarako noranzkoan eta autopilaketak eragin ditu. Istripuaren ondorioz lagun bi Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Dagoeneko errei denak irekita daude eta ez dago autopilaketarik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!