Ospitale psikiatriko inguruko lurren zati bat zaldibartarren erabilerarako zabaltzea eskatzeko aurrerantzean zer ekintza burutu adosteko, maiatzaren 6an egin zuten batzarrean erabaki zuten kontzentrazio hori antolatzea.
Parte-hartzaileek azaldu dutenez, 30 bat herritar elkartu ziren liburutegi zaharreko hitzordu horretan, eta jendea mobilizatzera deitzea erabaki zuten. “Ikusita Jaurlaritza eta udala 2004tik dabiltzala lur horien erabilerari bueltak ematen, eta 2011tik herriari zelan itzuli erabaki ezinean, herritarrok ekimena hartzeko ordua” dela uste dute antolatzaileek.