Herritar talde batek proposaturiko mozioa onartu ondoren ipini zuten kartela udaletxeko balkoian, 2011n. Baina udalaren erabakiaren kontra helegitea aurkeztu zuen Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak, eta epaitegietan ibilbide luzea egin du gaiak. Arantza Baigorri alkateak zehaztu duenez, epaitegietako jardun horrek 2.000 euroko gastua ekarri dio Zaldibarko Udalari.
"Hau ez da Urquijoren lehen inposaketa, Zaldibarren, eta ez da azkena izango, zoritxarrez", dio Arantza Baigorri Zaldibarko alkateak. "Baina dispertsioa ilegala dela badakite eurek ere, eta guk gure aldarrikapenarekin jarraituko dugu: momentu honetan kartela balkoitik kendu beharko du Zaldibarko Udalak, hala inposatu digutelako, baina guk borrokan jarraituko dugu".