3.000 marihuana landareko haztegiaren jabea delakoan, gizon bat atxilotu dute

Anboto 2016ko api. 27a, 13:21

Ertzaintzak bere webgunean jakitera eman duenez, Solozabal Mendilur industriguneko pabilio baten jabea, 42 urteko gizona, atxilotu zuten, atzo, lokal horretan atzemandako 3.000 marihuana landare haztea egotzita. Osasun publikoaren kontrako delitua egotzi dio Ertzaintzak.

Solozabal Mendilur industriguneko pabilioian, "aintzat hartzeko moduko tamainako marihuana laborategi" bat topatu zutela azaldu du poliziak. "Landarearen hazkuntza optimizatzeko azpiegitura guztia zeukaten prestatua", Ertzaintzaren arabera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!