Etxebizitza eskubidearen alde mobilizatzera deitu du Gaztetxeak

Anboto 2016ko api. 26a, 17:00

Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko apirilaren 29an eta 30ean egingo diren mobilizazioen antolakuntzan parte hartu du Zaldibarko Gaztetxeak, Hamaika Teilatu eta Elorrioko Gaztetxearekin batera. Mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

 

Apirilaren 29an, Zaldibarren egingo dituzte etxebizitza eskubidearen aldeko ekintzak: elkarretaratzea egingo dute, esaterako, 19:30an, Euskal Herria kalean.

Bestalde, apirilaren 30ean, 19:30ean, Etxebizitza eskubidea da lemapean, Durangon, egingo den manifestazioagaz ere bat egin dute gazte zaldibartarrek.

Gaztetxetik azaldu dutenez, Zaldibarko etxebizitza hutsen inguruko azterketa egin berri dute, eta 244 dira  Zaldibarren hutsik dauden etxebizitzak. Azaldu dutenez, inkesta bat ere burutu dute, eta jakin dute gazteen bataz besteko emantzipazio adina 30 urtekoa dela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!