Gudari eta milizianoen omenez ospatuko dute, domekan, Castet Eguna

Anboto 2016ko api. 20a, 16:30

Mendi ibilaldia egingo dute, apirilaren 24an, herrigunetik Santamañezar tontorreraino: udaletxe plazatik aterako dira, 10:00etan, eta Herriko tabernan ekitaldia egingo dute, bueltan.

1937ko apirilaren 25ean Santamañezarren izandako borrokan “Euskal Herriaren eta askatasunaren alde”, faxisten erasoaldiari eutsi nahian, hil ziren gudari eta milizinoen omenez antolatu dute XXIV. Castet Eguna. Borroka horretan hil zen Iñaki Castet gudariaren izena du oroimen ekitaldiak. Mendi ibilaldia egingo dute, apirilaren 24an, herrigunetik Santamañezar tontorreraino: udaletxe plazatik aterako dira, 10:00etan, eta Herriko tabernan ekitaldia egingo dute, bueltan.

Biharko, apirilaren 23rako ere, egitaraua antolatu dute, aurten, Castet Eguneko egitarauaren barruan. Goizean, 11:30ean, umeentzako jolasak ipiniko dituzte; 12:30ean, Errefuxiatuak ongi etorri lemagaz, elkarretaratzea egingo dute, autobus geltokian; 13:00etan, Zaldibarko perkusio taldearen emanaldia izango da; eta herri bazkarian elkartuko dira, 14:30ean.

Musika eta bertsoak izango dira, berriz, arratsaldean eta gauean: Ali Disaster ariko da, 18:00etan, Garikoitz Sarriugarte eta Beñat Ugartxeagaz bertsolariekin trikipoteoa egingo dute ondoren, eta DJen emanaldia izango da, eguna amaitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!