2016/04/23 11:30
1937ko apirilaren 25ean Santamañezarren izandako borrokan Euskal Herriaren eta askatasunaren alde hil ziren gudari eta milizianoen omenez antolatzen duten Castet Egunaren ospakizunak asteburu osora zabaldu dituzte, aurten.
Apirilaren 23an, Udaberri jaia ospatuko dute:
11:30ean, umeentzako jolasak
12:30ean, Errefuxiatuak ongi etorri elkarretaratzea, autobus geltokian
13:00etan, Zaldibarko perkusioa
14:30ean, Bazkari herrikoia (Tiketak Herriko tabernan: 5 euroan helduak, 3 euro umeen menua)
18:00etan, Ali Disaster kontzertuan
19:00etan, Trikibertsopoteoa Garikoitz Sarriugarte eta Beñat Ugartetxeagaz
23:00etan, Zaldibar DJs