Apirilaren 23ra arte eman daiteke izena udalekuetarako

Anboto 2016ko api. 18a, 09:30

Apirilaren 14an zabaldu zuten udalak eskaintzen dituen udalekuetarako izena emateko epea, eta 23ra arte egongo da apuntatzeko aukera.

2004 eta 2012 urteen artean jaiotakoentzako eskaintza da Zaldibarko Udalaren udalekuena, eta uztailaren 11tik 22ra, 10:00etatik 13:00etara, egingo dituzte saioak.

Udalekuetan ume bat apuntatzeko, 50 euroko kuota ordaindu beharko da, eta 25 euro bigarren edo hirugarren seme-alaben izena ere emateko.

Udal bulegoetan izena eman orduko, KUTXABANK ES56 2095 0077 1420 7700 0180 kontu zenbakian ordainketa egiteko eskatu du Udalak.

 Udalaren webgunean dago izen-emate orria eskuragai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!