Su detektagailuak ipini dituzte 80 urtetik gorakoen etxeetan

Anboto 2016ko api. 7a, 17:01

Udaleko gobernu taldeak jakitera eman duenez, herriko 47 etxebizitzetan ipini dituzte su detektagailuak, "pertsona nagusiak babestuta senti" daitezen helburu hartuta.

EH Bilduko gobernu taldeak prentsa ohar baten bitartez azaldu duenez, su detektagailuak ipintzeagaz batera, 80 urtetik gorakoen bizi-baldintzen berri ere jaso du udalak. Izan ere, udaleko gizarte laguntzaileen bisita jaso baitute, ekimen honi lotuta, 80 urtetik gorako herritarrak bizi diren etxebizitzetan.

80 urtetik gorako zaldibartarrak bizi diren etxebizitzen egoeraren inguruko informazioa, eta pertsona horien harremanei buruzkoa ere bildu du udalak. Honakoak dira bisita horiei esker bildu dituzten datuetako batzuk: Zaldibarren, 80 urtetik gorakoen %74ak daukala senide edo lagunen baten bisita egunero; edo %70a gai dela laguntza barik ibiltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!