Domekan, umeekin auzolanean parte hartzeko deia egin du udalak

Anboto 2016ko martxoaren 17a

Olazar ingurua txukuntzeko egiten diharduten lanekin jarraituko dute, domekan, Zaldibarren. Bertako zuhaitzak landatuko dituzte.

Umeekin parte hartzeko moduko ekimena izanda, herriko familiei luzatu diete gonbidapena, domekan, 10:00etan hasiko duten auzolan honetan laguntzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!