Eskolaren berokuntza sistema hobetzen

Anboto 2016ko mar. 14a, 11:49

Termostatudun berogailuak ipini dituzte hiru eta bost urtekoen eskolako eraikinean, eta leihoak eta pertsianak aldatu beheko solairuan. Herri eskolako berokuntza sistema hobetzea eta energia hobeto kudeatzea —gutxiago kutsatu eta gastatzea— dira lan horien helburuak. Gobernu taldeak azaldu duenez, 39.000 euroko aurrekontuagaz burutu dituzte lanok (Jaurlaritzak inbertsioaren %60ko diru-laguntza eskaini dio Zaldibarko
Udalari).

Azken urteotan, eskolako eraikinen efizientzia energetikoa hobetzeko hainbat lan egin dituztela gogora ekarri du gobernu taldeak, eta horien osagarri direla azken hauek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!