Emakumeen I.Herri Lasterketa egingo dute

Anboto 2016ko mar. 10a, 10:57

Adin guztietako emakumeen parte-hartzeari irekita dago, martxoaren 12an, lehenengoz, egingo duten lasterketa hori. Udaletxe plazan hasiko dute ekimena, 11:00etan, eta hiru kilometroko ibilbidea burutuko dute herrian zehar.

Egun horretan egingo dituzte, baita, martxoaren 8ko egitarauan ohikoak diren afaria eta dantzaldia, Olazar frontoian. Olga, Karobi eta Castet tabernetan eskuratu daitezke afarirako txartelak, martxoaren 8a orduko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!