Bilbo etorbideko lokalean egon da tonbola solidarioa asteburu guztian, eta antolatzaileek azaldu dutenez, 7.800 euro biltzea lortu dute, aurten.
Parte hartu duten herritar guztiei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek. Izan ere, azken urteetan bezala, Parrokian biltzen den emakume taldeak eskuz landutako hainbat opari izan dira tonbolan jokoan, eta baita herriko dendariek emandako opariak ere.