Bihartik domekara arte egongo da zabaldik tonbola solidarioa

Anboto 2016ko ots. 18a, 16:09

Azken urteetan bezala, Bilbo etorbideko lokalean egongo da, asteburuan, tonbola solidarioa. Bihar, 19:00etan zabalduko dute, eta zapatuan eta domekan, goiz eta arratsaldez egongo da zabalik.

Azken hiru-lau hamarkadetan egin duten bezala, urte guztian zehar Parrokian biltzen den emakume taldeak eskuz landutako hainbat opari izango dira tonbola horretan jokoan, eta baita herriko dendariek emandako opariak ere.

Euro batean salduko dituzte txartelak, eta biltzen duten dirua herriko hiru misiolarik Hego Amerikan eta Afrikan burutzen duten duten lana laguntzera bideratuko dute, urtero bezala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!