Eragileekin batera berdintasunean aurrera egiteko plana onartu du Zaldibarko Udalak

Anboto

Zaldibarko Udalak II. Berdintasun Plana onartu du azken udalbatzarrean. Ekimen honen helburu nagusia “herri moduanbenetako berdintasunerantz urratsak ematen jarraitzea” dela azaldu du Jone Arriolabengoa berdintasun teknikariak. Gaineratu duenez, “berdintasun plan honek udalaren funtzionamenduan berdintasun irizpideak zehar-lerroko gisa txertatzen jarraitzeko pausoak zehazten ditu, alde batetik, eta, herrira begira, berdintasuna sustatzeko ekimenen norabidea, bestetik”.


Bestalde, udala osatzen duten kideen eta herriko eragileen ikuspuntuak kontuan hartuta euskarri bat eratu dute, datozen lau urteotarako erronka nagusiak finkatuz. “Alde batetik, udalaren barne-antolamenduari dagozkion helburu eta neurri zehatzak aipatzen dira planean, berdintasun ikuspegia udaleko eremu guztietara ahalik eta modu eraginkorrenean zabaltzeko helburu nagusiarekin.

Bestetik, herri mailako helburuei dagozkien neurriak ere zehaztu dituzte, hiru ardatz nagusiren baitan: emakumeen ahalduntzea eta balioen aldaketa, gizartearen antolaketa erantzukidea, eta emakumeenganako indarkeria sexista desagerraraztea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!