Ipuinen inguruan gogoeta egin, eta kontakizunak entzuteko aukera Zaldibarren

Anboto 2016ko ots. 5a, 09:54

Asteon egin dute, Zaldibarko liburutegiak urte hasieran ipuinen eta emozioen inguruan antolatu duen ikastaroaren bigarren saioa. Gurasoei zuzenduriko tailerra da, eta Juan Carlos Alonso psikologoak gidatzen ditu saioak. Otsailaren 10ean egingo dute ikastaroko hirugarren eta azken saioa. Umeen hezkuntza emozionalerako onuragarriak izan daitezkeen kalitatezko ipuinak identifikatzen ikasten dute ikastaroko partaideek.

Udal liburutegiak antolatuta, baita, ipuin kontalaritza saioa izango da otsaila amaitzeko, Zaldibarko liburutegian. Ipuin musikatuak eskainiko dituzte, otsailaren 26an, 17:30ean, udal liburutegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!