Trenak eta errepide nazionalak sortzen duen zarata "gehiegizkoa" da

Anboto 2016ko ots. 1a, 09:43
Errepide nazionalera sartzeko bidegurutzea Zaldibarren (Argazkia: Judit Fernandez)

Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren berridazketaren barruan egin beharreko zarata neurketak egin ostean, Zaldibarko zarataren mapa aurkeztu zuen gobernu taldeak, egueneko osoko bilkuran. Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, Artian, eskola inguruan, eta Olazarren egin dituzte neurketak, eta trenaren eta errepide nazionalaren inguruan gehiegizko zarata dagoela ondorioztatu dute.

Leku horietan panel akustikoak ipintzea teknikoki ezinezkoa dela iritzita, udaleko gobernu taldeak, zarata maila gutxitzeko, bestelako neurriak hartzeko asmoa duela azaldu du alkateak. Errepidearen kasuan, trafiko kopurua eta abiadura gutxitzeko zer neurri har daitekeen aztertzen dabiltza Bizkaiko Aldundiagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!