Hasteko, 11:00etan, elkartasun pegada egingo dute, Herriko aurreran, eta elkartearen aurkezpena eta bazkari herrikoia, ondoren. Olazar frontoian izango da bazkaria, eta Daltondarren musikak girotuko du bazkalostea. Poteo girotuaren eta manifestazioaren ostean, musikagaz amaituko dute eguna. Shock Waves iruindarrak, eta Durangaldeko Nevadah eta Worth It ariko dira, 22:30ean, Gaztetxean.