Herriko dendetan erosteko 468 bono eskatu dituzte zaldibartarrek

Anboto 2016ko urt. 20a, 13:01

Jendeak herriko dendetan kontsumi dezan bultzatzeko, Zaldibarren bizi, Zaldibarren erosi kanpaina abiatu zuen udalak urte amaieran, 15 merkatariren babes eta parte-hartzeagaz. Hamar euro ordainduta, herriko dendetan erosteko 20 euroko balioa zuten 500 bono atera zituzten, eta 468 erabili zituzten herritarrek.

Udal gobernua eta ekimenean parte hartu duten merkatariak kanpainak izan duen harreragaz oso pozik dauden arren, Arantza Baigorri alkatearen berbetan, hurrengo kanpainari begira, badago zer hobetua ere: “Herritar bakoitzak gehienez bi barik, bono bakarra eskuratu ahal izatea, eta kanpainaren berri hobeto ematea, esate baterako”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!