Hezkuntzari eta argazkigintzari buruzko ikastaroak antolatu dituzte liburutegian

Anboto 2016ko urt. 12a, 11:17

2016. urte hasiera honetarako ikastaro bi antolatu dituzte, udal liburutegian. Urtarrilaren 22tik 25era egingo duten argazkigintza ikastaroa izango da, bata, eta hiru saiotan (urtarrilaren 27an, eta otsailaren 3an eta 10ean) buruko duten Ipuinak eta emozio hezkuntza ikastaroa, bigarrena.

Jutit Fernandez zaldibartarrak gidatuko du alde teorikoa eta praktikoa uztartuko dituen hiru saioko argazkigintza ikastaroa, eta Carlos Alonso psikologoak emango du hezkuntza afektiboan eta emozionalean irakurketek duten eraginari buruzko tailerra.

Doakoak izango dira ikastaro biak, baina ekimenetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da liburutegian  izena ematea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!