Hiru atxilotu Zaldibarko Ibur-Erreka industrialdean, lapurretan egin dutelakoan

Anboto 2015ko abe. 29a, 09:32

Bart gauean Ibur-Erreka industrialdeko nabe bateko alarmak jotzean, Durangoko Ertzain-etxeko agenteak bertaratu egin dira. Ertzaintzak azaldu duenez, nabera heltzean atea apurtuta aurkitu dute eta argia piztuta. Barruan, hiru lagun aurkitu dituzte, kotxean sartuta zuten enpresako materialarekin. Gaineratu dutenez, atxilotutako bi gizonek 24 urte dituzte eta aurrekariak dituzte. 36 urteko atxilotuak berriz, ez du aurrekaririk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!