Zaldibarko bertso eskolan parte hartzeko deia egin dute

Anboto 2015ko abe. 27a, 09:00

Datorren urtean, urtarrila eta ekaina artean burutuko dituzten bertso eskolako saioetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu du Zaldibarko Udalak. Hamaika eta hamalau urte arteko bertsozaleei zuzenduriko ikastaroa da, eta urtarrilaren 8ra arte egongo da izena emateko aukera, liburutegian.

Aurtengo lehenengo lauhilekoan, gazteen talde bat eta helduen beste bat osatu dituzte bertsolaritzaren inguruan jarduteko; dozena bat lagun inguru ibili dira talde horietako bakoitzean. Irailean, ikasturte berriagaz ere zabaldu zuten izen-emateko deiaialdia, baina ez zuen jende nahikoak izena eman, eta ez zen ekimena berriro martxan ipini.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!