Sahararen aldeko bigarren eskuko azoka, domekan

Anboto 2015eko abenduaren 11

Domekarako, abenduaren 13rako, antolatu du Zaldibarko Gaztetxeak Sahararen aldeko bigarren eskuko azoka solidarioa. Liburugi Zaharreko azoka horretan, herritarrek emandako bigarren eskuko arropak zein askotariko gailuak ipiniko dituzte salgai.

Ekimen horregaz batzen duten dirua Hamadako Izarrak elkarteari emango diote gazteek, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan uholdeek eragindako kalteei aurre egiten laguntzeko. 

11:45ean zabalduko dute azoka, baina horren aurretik, 11:00etan, berbaldi bat izango da, Liburutegi Zaharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!