2015/12/13 11:00 - 14:00
Zaldibarko Gaztetxeak antolatu du Sahararen aldeko bigarren eskuko azoka solidarioa. Ekimenagaz batzen duten dirua Hamadako Izarrak elkarteari emango diote, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan uholdeak eragindako kalteei aurre egiteko.
11:45ean hasiko da abenduaren 13ko azoka, baina berbaldi bat egongo da horren aurretik, 11:00etan, Liburutegi zaharrean.
Azokan parte hartzeko euren ekarpena egin gura dutenek, honako egun eta orduetan eraman beharko dituzte arropak, gailuak edo bestelakoak, Liburutegi Zaharrera: abenduaren 1ean, 2an, eta 3an, 17:30tik 19:30era.