San Andresak hasteko, nekazaritza azoka, domekan

Anboto 2015eko azaroaren 20a

Euskal Herria etorbidea baserriko produktuz beteko duen Neguko Azoka burutuko dute, domekan, 11:00etatik aurrera. Goiz guztian zehar, Durangaldeko, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko nekazariek landutako ortuari eta produktuak dastatu eta erosteko aukera izango da Zaldibarren: barazkiak, frutak, txakolina, ogia, gazta, eztia, etab. Azokako produktu sortarik onenak saritzeko, ohi bezala, lehiaketa egingo dute, azaroaren 22an.

Domeka goizean ere, 13:30ak arte, San Andres Arku tiro txapelketa jokatuko dute. Bi ekintza horiekin hasiko dituzte San Andres jaiak. Hain zuzen ere, Zaldibar Arku Taldekoek jaurtiko dute, 27an, jaien hasierako txapligua, udaletxeko balkoitik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!