Mikromatxismoak aztertuko dituzte tailer batean

Anboto 2015ko aza. 23a, 14:00

Azaroaren 25eko Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren harira, tailerra antolatu dute Zaldibarko Gaztetxeak eta Ernaik.

Emakumeenganako biolentzia salatzeko, azaroaren 25ean, 19:00etan, parke zaharrean egingo duten elkarretaratzearen ostean egingo dute tailerra Zaldibarren. Mikromatxismoak aztertzen da tailerraren izenburua, eta Gaztetxean egingo dute, 19:45ea hasita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!