Soberakinaren erdia zorra ordaintzera

Anboto 2015ko aza. 20a, 12:00

90/2013 Foru dekretuak hala aginduta udal aurrekontuaren soberakinaren erdia La Caixarekin daukan kreditura bideratu behar izan du Zaldibarko Udalak. Guztira, 268.880 euro dira zorra kitatzera bideratu duten kopurua. Urri amaierako osoko bilkuran eman zion udalbatzarrak horrela egiteari oniritsia.

Zaldibarko Udalak 2015. urtean izan duen aurrekontu osoa 2.800.000 eurokoa dela kontuan hartuta, kopuru handia da ahotan darabilguna. Baita, kontuan hartzen badugu urte honetarako aurreikusitako inbertsiorik handiena (psikiatrikoko lursailaren zati bat herrira zabaltzea) 112.000 eurokoa izatea aurreikusita dutelako.

Soberakinaren erdia ezin izango dute beraz, inbertsioetarako erabili. "Zaldibarren aurrekontua ez da oso handia, sarrera gutxi dauzkagu, eta zerbitzu asko ditugu ordaintzeko", dio Arantza Baigorri alkateak. "Proiektu handiei ezin diegu aurre egin nahi genukeen bezala: tentuz handiz ibiltzen gara gastu bakoitzagaz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!