Hirugarren adinekoen Aste Kulturala ospatzen dabiltza

Anboto 2015ko aza. 19a, 09:00

San Martin elkartearen eskutik abiatu zuten, astelehean, Adinekoen XXIII. Aste Kulturala: briska eta tute txapelketak egin zituzten astelehenean eta martitzenean.

 

Atzo, jarrera baikotarragaz bizitzeari buruzko berbaldia izan zuten, jubilatuen etxean entzungai, eta gaur arratsalderako, merienda eta bingoa antolatu dituzte.

Txagoa antolatu dute, bestalde biharko: Lizarrara joango dira egun-pasa.

Herriko jaiekin bat egingo dute, bestalde, azaroaren 30ean. Meza egingo dute, 13:30ean, San Andres parrokian, eta anai-arteko bazkaria, dantzaldia eta karta-joko txapelketa izango dituzte, ondoren, Goierri Elkartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!