Baigorri alkateak azaldu duenez, Espainiako gobernuaren 2012ko dekretuaren berri izan ostean, aparteko ordainsariei zegokien diru kopurua gorde egin zuen udalak, aukera zegoenean langileei bueltatzeko.
Espainiako gobernuaren aginduz, 2012an ordaindu ez zieten gabonetako aparteko ordainsariaren parte bat bueltatuko die Zaldibarko Udalak udaleko langile publikoei. Urriaren 29ko udalbatzarrean, aho batez erabaki zuten bezala, zor dietenaren %33 ordainduko diete, oraingoan. Arantza Baigorri alkateak azaldu duenez, 2012ko gabonetan kobratu ez zuten ordainsariaren beste zati bat duela hilabete batzuk jaso zuten udaleko langileek.