Bizikletaz egindako bidaia eta mendizaleen ibilerak, Liburutegian

Anboto 2015ko aza. 9a, 09:00

Bidaiak eta mendia izenburuko zikloa antolatu dute, azarorako, Zaldibarko Liburutegian. Berbaldi bi izango dira ziklo horren barruan. Azaroaren 11n, 18:30ean, bizikletagaz egindako bidaiak hartuko ditu Andoni Rodelgo ermuarrak ahotan, eta Pou anaiak gonbidatu dituzte, azaroaren 17rako.

2004an hasi zuten Andoni Rodelgok eta bere bikoteak bidaia, eta hamar urtez bizikletaz bidaiatu dute munduan zehar —azken urteetan euren herrialde desberdunetan jaio diren bi seme-alabekin. Euren esperientzia kontatuko du Rodelgok, eguaztenean, Zaldibarren, eta El mundo en bicicleta: 7 años viajando por el globo liburua aurkeztuko du.

20 urte mendi bertikaletan izenburuko dokumentala aurkeztera joango dira, bestalde, Pou anaia mendizaleak, 17an, Zaldibarrera. Liburutegi zaharrean izango da bigarren hitzordu hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!