Hain zuzen, 2015. urtean, Abadiño, Berriz, Eibar, Elorrio, Ermua eta Durangoko kiroldegietako igerilekuak erabili dituztenek egin ahalko dute udalaren diru-laguntza jasotzeko eskaria. Urriaren 31ra arte edukiko dute aukera eskariak udaletxean aurkezteko. Diru-laguntza eskabidea, NANaren fotokopia, eta aipaturiko igerilekuak erabili izanagatik egindako ordainketen agiria aurkeztu beharko dituzte.