Zapatublai egitasmoan lan egiteko hezitzaile bat behar dute

Anboto 2015ko ira. 23a, 09:51

Irailaren 30ean amaitzen da curriculumak bidaltzeko epea; haurrak@txatxilipurdi.com helbidera bidali behar dira.

Hilean bi zapatu arratsaldetan, hiru eta hamabi urte arteko umeekin lan egingo duen hezitzailea kontratatu gura dute Zapatublai egitasmoaren arduradunek.

Egitasmoa kudeatzen duen Txatxilipurdi elkarteak aurreratu duenez, Zaldibarkoa edo ingurukoa izatea, aisialdian esperientzia eta formazioa izatea, euskalgintzan eta herrigintzan esperientzia izatea, eta euskaraz ongi jakitea baloratuko dituzte, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!