“Elkarren berri izateko, zer hoberik, elkarregaz egun polit bat igarotzea baino?”, diote antolatzaileek. Horretarako, kultura desberdinen gastronomiagaz zein musikagaz, aho eta belarriak gozatzeko aukera eskainiko dute. Leku desberdinetako jaki, dantza eta kantuak eskainiko dituzte topaketan parte hartuko duten hamaika jatorritako parte-hartzaileek.
Besteak beste, Portugal, Errumania, Nigeria, Mali, Senegal, Maroko, Mendebaldeko Sahara, Kuba, Ghana eta Euskal Herriko kulturen erakusleiho izango da Zaldibarko Kultur arteko jaia. Hainbat herrialdetako dantzen eta musiken emanaldia, esaterako, bazkalostean hasiko da, 16:00etan.
Ekimen honegaz, udalak erakutsi duen “inplikazioa eskertu” dute bultzatzaileek. Baita, ekimena antolatzeko, emakumezkoen parte hartzea funtsezkoa izan dela ere.