Apirilean, bertsotan ikasteko sei orduko saio bi eskaini zuen Zaldibarko Udalak. Bi talde osatu zituzten; 11 eta 14 urte artekoena, eta 15 urtetik gorakoena. Ekimen horri segida emanez ipiniko dute martxan, ikasturte honetan, gaztetxoen bertso eskola.