Gizonezko bat hil zen zapatuan, bere etxean izandako sutean

Anboto 2015ko abu. 24a, 09:28

Zapatu gauean, San Andres kaleko 20. zenbakian gertatu zen sutea, eta 63 urteko gizona hilda aurkitu zuten suhiltzaileek.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, ikertzen dihardute sutea zerk eragin zuen, eta hildakoaren gorpuari autopsia egingo diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!