Udako argazkien lehiaketa antolatu dute liburutegiak eta Ilargi taldeak

Anboto 2015ko uzt. 16a, 11:30

Selfie-rik (autorretraturik) onena, eta liburutegiak, liburuak edo irakurketa gaitzat dituen argazki onenak sarituko dituzte Zaldibarko udako argazki lehiaketaren bosgarren edizioan.

Udal liburutegiak eta Ilargi elkarteak bultzaturiko ekimena da lehiaketa, eta 100 euroko bi sari emango dituzte: bata, selfie-rik onenari, eta, bestea, liburutegiekin lotura duen argazkirik onenari.

JPEG formatuan aurkeztu beharko dira koloretako zein zuri-beltzeko argazkiak. Irailaren 15era arte bidali ahalko dira argazkiak liburutegia@zaldibar.org helbide elektronikora edo 688 630 885 Whatsapp zenbakira. Egilearen izen-abizenak, telefono zenbakia, argazkiaren izenburua eta argazkia egin den tokia zein diren zehaztu beharko da.

Ilargi argazki taldeko kideek osaturiko epaimahaiak erabakiko du 100 euroko sari biak nori eman.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!