Eguenean hasiko dituzte Goierri auzoko jaiak, marmitako janagaz

Anboto 2015ko uzt. 15a, 10:00

Uztailaren 16tik 19ra ospatuko dituzte Santa Mariñe jaiak, Goierri auzoan. Eguenean, 20:00etan, Donien Atxa altxatuta hasiko dituzte jaiak, eta, gero, marmitako-janean elkartuko dira. Jaien bigarren egunean ere, barikuan, 20:00etan egingo dute eguneko lehenengo ekintza: sardina-jana. Horren ostean, 22:30ean, Goierri Rock jaialdia izango dute. 23:00etan, bola-jokoagaz itxiko dute barikuko jai egitaraua.


Zapatuan eta domekan, 12:00etako mezen ostean, askotariko ekintzak izango dira  egun osoan. Zapatuan, bakailao eta paella txapelketak, eta mus eta briska txapelketak egingo dituzte; gainera, trikitilariek emanaldia eskainiko dute, eta, 17:00etan, umeentzako antzerki emanaldia izango da. 22:30ean. Erromeriagaz eta, 23:00etan, bola-joko txapelketagaz amaituko dute zapatuko egitaraua.

Domeka eguerdian, jaien azken egunean, auzoko pertsona nagusiei omenaldia egingo diete, eta, arratsaldean, asto probak eta argazki emanaldia egingo dituzte. Azken traka, ostera, 22:00etan egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!