Zaldibarko jaiak 2015

Zaldibartarrak jaietan murgildu dira

Anboto 2015eko uztailaren 3a

Zaldua mendi taldekoen txupinazoagaz hasi ziren atzo Zaldibarko jaiak. Gaur, umeen jolasak, pilota partiduak, kalejira eta musika egongo dira egitarauan. (Argazkiak: Lehior Elorriaga)

Gainera, gaur gauerako Hora 13, Skakeitan eta Las Tea Party talden kontzertuak daude iragarrita. Bihar, ostera, Luhartzen erromeriagaz dantzatuko dute zaldibartarrek. Hemen egitarau osoa: Zaldibarko Jaiak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!