Beste herri batzuetako argazkizale helduek 10 euro ordaindu beharko dute izena emateko, eta 17 urtetik beherakoek eta zaldibartarrek doan hartu ahalko dute parte. Bost sari emango dituzte: 125, 100 eta 75 eurokoak izango dira lehenengo hiru sariak, eta 75 eta 50 euroko sari bereziak daude herriko lanik onenarentzat eta parte-hartzaile gazte baten lanik onenarentzat.