Ligatzen ikasteko tailerra eskainiko dute, ekainaren 24an, udaletxean

Anboto 2015ko eka. 21a, 09:00

Indarkeria sexistak, milaka aurpegi: jaietan ere, denak ez du balio da tailerraren goiburua, eta jai giroan gertatzen diren erasoak hartuko dituzte ahotan. “Indarkeria sexistaren makineria orokorra identifikatu, eta horri zelan aurre egin” landuko dute parte-hartzaileek.

 

Emakumezkoei zein gizonezkoei dago zuzenduta, eta, datorren eguaztenean, 18:00etatik aurrera, udaletxean egingo dute. Jaietan gertatzen diren eraso sexisten prebentziorako kanpainaren barruko ekimena da, eta udaleko Berdintasun Sailak antolatu du. Emagin elkarteko Idoia Arraiza Zabalegik gidatuko du tailerra.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!